Lan bilaketa eta autoestima

Duela gutxi expansion.com aldizkari digitalean argitaratu den artikulu batean jasotakoa deigarria egin zait, eta neurri batean ados nagoela konturatu naiz. Izenburua "Prepárese mentalmente para buscar trabajo" da eta kurrikulum egokia prestatu eta elkarrizketa zaintzeaz gain, norberaren jarrera positiboak duen eragina aipatzen du.
Udara pasa ondoren langabezi tasak berriro ere goruntz jo dutela azaldu da egunkarietan. 51.185 langabe gehiago omen daude eta bost milloietara iritxiko denaren beldur gara. Beraz, egoera ilun honetan aurrera egiteko gai izan behar da, autoestima izatea funtsezkoa da. Akatsak aukera bihurtu behar dira eta ankasartzeak ikasketa. Lan bat galtzea beste hobeagoa aurkitzeko bidea izan daitekeela uste behar da.
Era honetara, eskaintza bati aurre egiterakoan posible dela sinistuko da, kurrikulumean norberaren indarrak agerian utziko dira eta lan elkarrizketa batean ausardia eta konfidantza gailenduko da. Aiuola Pérez Urrestik, "Habla y disfruta" zentruko zuzendariak, hala dio: "para hablar bien en público lo primordial es confiar en uno mismo".
Hala ere, norberak bere aldetik jarri behar du lan bilaketa prozesuan. Non daude Unibertsitateko lizentziatu berriak? Nora jotzen dute lan bila? Ekonomisten elkargoak galdera hau behin eta berriz egiten du, ekonomista berrien beharrak ezagutu eta erantzuteko prest baitago.
Lan bilaketaren helburua lana lortzea baldin bada ere, bidean jasotzen diren esperientziak era positiboan baloratu behar dira eta aukera eman egoera berriei. Beraz, zatoz ekonomisten elkargoak eskaintzen dizkizun Praktikak egitera.

Itziar Azkue-Komunidad Empleo

No hay comentarios:

Publicar un comentario